Aurten, 133 argazki jaso dituzte, 54 zuri-beltzean eta 79 koloretan, eta hiru argazkilari profeisonalez osatutako epaimahaiak ez du lan erraza izan. Koloretakoak gehiago izan diren arren, epaimahaiak "zuri-beltzekoen maila altua" azpimarratu zuen. Aurtengo lehiaketako koloretako lehen saria lortu duen Javier P. Fernandez 2012. urteko argazkilaritza sari nazionala eskuratu zuen. Sarituek gainera Argizaiola lehiaketarako txartela ere lortu dute.
Epaimahaiaren ustez 40 argazki onenak Aroztegin izango dira ikusgai azaroaren 3ra arte.