60 pertsonatik gora batu ziren atzo San Martin plazan Estrasburgoko Epaitegiak emandako ebazpenaren inguruan presoan aldeko mugimenduak egindako balorazioa entzuteko. Erabakia egindako lanaren ondorio dela adierazi zuten asanbladan, baita Parot doktrina indargabetu izanak beste preso batzuen askatasuna ekartzea espero dutela ere, tartean Kanto bizilagunarena.
Azaroaren 17an, Zuerara
Data heldu baino lehen Kanto etxean izateko itxaropena badute ere, Zuerako espetxera hura bisitatzera joateko deia egin die presoen aldeko mugimenduak bergararrei. Datorren azaroaren 17rako antolatu dute bisita eta bergararrez gain, Aramaiotik jende asko joatea aurreikusten dute, Azkargorta bertakoa baita jatorriz.