Amaiera borobila eman diote Organo erromantikoaren nazioarteko XIV. zikloari

Jagoba Domingo 2013ko urr. 20a, 00:55

Txalo zaparrada artean amaitu da aurtengo organo erromantiko zikloa Bergarako Santa Marina elizan. Gaurkoa gainera, berezia izan da, etxeko elizako organo-jotzaileak Aitor Olea Juaristik eta Airean, Maria Jesus Ugalde bergararrak zuzentzen duen ahots taldeak eman diotelako amaiera.

150 pertsona inguru entzun dute Airean ahots taldearen estreinakoa, eta arrakasta sekulako izan da. Emanaldian zehar, Olearekin batera pieza instrumentalak eta kantatutako piezak tartekatu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak