Hile hasieratik, autobus zerbitzuen eskaintza hobetzeko asmoz, autobus zirkularrak Ozaetan geratzen dira. Hala, astelehenetik egubakoitzera Bergara-Zumarraga-Oñati-Bergara linea zirkularra Ozaetan geratu egiten da 7:00etan. Arratsaldetan aldiz, astelehenetik eguenera 17:15etakoa geratzen da eta egubakoitzetan 14:15etan. Astean zehar beraz, auzo honetan ere autobus zirkularra geratuko da nahiz eta gutxitan izan. Informazio edota zalantzak argitzeko Pesako webgunera sartu edota autobus enpresa honetako arreta zerbitzura deitzea besterik ez dago.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.