Ikastaroak 18:00tatik aurrera izango dira elkartean eta egun bakoitzean jaki desberdinak prestatzen ikasiko dute gerturatutakoek. Urriaren 22an adibidez, hasierako platerrak nola egin irakatsiko du Lobato sukaldariak, 23an berriz, okelak nola prestatu. Urriaren 29an eta 30ean aldiz, arrainak eta postreak izango dira protagonistak.
Gorka Lobato
Ez da lehenengo aldia Gorka Lobatok halako ikastaro batean parte hartzen duena, izan ere, elkarteetan antolatzen diren halako beste ekintza batzuetan ere parte hartu du. Esaterako, Bergarako Emakume Elkarteak eta Bizikasik antolatu zuten Bergarako Sukaldaritza ikastaroa arrakastatsuan irakasle lanetan aitu zen.