Hasieran iruditu zitzaion inguruan parapentean zebilenen bat erorita zegoela, baina, hurbildu ostean, San Migelen irudia ikusi zuen, paparrean mezua eta oraindik bi puxika osorik zituela. Eguerdirako jarri zen angiozartarrekin harremanetan: aurkikuntzaren berri eman zien eta bera etorriko zela ekartzera adierazi.
Pasa den domekan izan zen Aitor Cabodevilla Angiozarren, bere neska lagunarekin batera. San Migel ekarri, 150 euroko saria jaso eta Beheko Tabernan bazkaldu zuten, aurrez herria eta inguruak ezagutu ostean.
Aitor Cabodevilla Tabarreko Irigoien etxekoa da eta Angiozarko Irigoien etxe aurrean argazkia atera zuen bikotekidearekin batera.