Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria jaso du Mari Carmen Gallastegik

Jon Berezibar 2013ko urriaren 16a

"Aitzindariak eta profetak jaioterrian" direlako jaso zuten atzo Donostian Mari Carmen Gallastegi ekonomialariak eta Paco Etxeberria auzitegi-medikuak 2013ko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria, Cristina Uriarte Sailburuaren berbetan. Ekitaldian Gallastegik iruzurraren aurka "pizgarriak, arau moralak eta instituzio inteligenteak" eskatu zituen.

Cristina Uriarte Kultura Sailburua, Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako lehendakaria, Xabier Egibar Laboral Kutxako zuzendaria eta MU, EHU, Deusto UNED eta Nafarrako Unibertsitateko errektoreek hartu zuten parte ekitaldian. 20.000 euroko saria eta diploma jaso zuten Gallastegik eta Etxeberriak.

Iruzurra salatu eta ikerkuntza babestu zuen

EHU-n Zientzia Ekonomikoetan Doktore eta Analisi Ekonomikorako Oinarrien Katedraduna da Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945). Jakiunde Akademiako kide ere bada Gallastegi besteak beste. Atzoko ekitaldian iruzurraren aurka egiteko neurriak eskatu ziten ekonomialariak. Dirua ere eskatu zien instituzioei, "arriskuan" ikusten baitu Zientziarako Euskal Erakundea den Ikerbasque.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak