Erregetxo plazan egingo dituzten etxebizitzek badituzte jada jabeak

Ane Miren Etxeberria 2013ko urr. 16a, 11:21

Babes ofizialeko eta etxebizitza tasatuen zozketa egin zuten atzo iluntzean Udaletxeko Pleno Aretoan. Bertan izan ziren etxebizitza bat lortzeko zozketan izena eman eta onartuak izan ziren interesatu ugari. Babes ofizialeko 12 eta tasatutako 13 etxebizitzen zozketa egin zuten.

60 pertsonatik gora bildu ziren atzo iluntzean udaletxeko pleno aretoan Erregetxo plazan eraikiko dituzten etxebizitzen zozketan parte hartzeko. Zozketatutako etxe guztiak 2 eta 3 logelatakoak izan ziren eta horietatik 12 babes ofizilaekoak eta 13 tasatuak. Bakoitzetik, baina, elbarrituentzako bat erreserbatzen da eta bi kasutan eskatzaile bana izan zenez, pertsona horiek ez ziren zozketan sartu, zuzenean eskuratu zituzten etxeok.

Eraikin berri hau, lehengo Mariaren Lagundiko eraikina bota zuten tokian eraikiko dira, oraindik ere Udaleko zinegotzi Joseba Moñuxek noizko egongo diren esaterik ez zuela adierazi zuen, baina "printzipioz, urte honen amaieran makinak sartu eta zulatzen hastekoak dira" esan zuen.

Datorren astean, etxebiztza lortu edota itxaron zerrendan geratu zirenek notifikazio bat jasoko dute atzoko zozketaren emaitzen berri izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak