Bergarako Musika Eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute Azpeitian, Organo erromantikoaren ziklo barruan

Sergio Cano 2013ko urr. 16a, 20:00

Emanaldia urriaren 19an izango da, Loiolako  baselizan, 11.30ean. Bergarako Musika Eskolak, bosgarren urtez organo eskolak eskaintzen ditu.

Zapatuan Bergarako Musika Eskolako bi ikaslek hartuko dute parte organo zikloan: Elena Lakak eta Leo Juaristik. Leire Iruin Bergarako Kultura teknikariak adierazi duenez, zapatukoa izango da emanaldirik bereziena bergararrendako; izan ere, San Pedro parrokiako organista eta herrian organo irakasle den Aitor Oleak emango du kontzertua. Olearekin batera, Maria Jesus Ugaldek zuzendutako Bergarako Airean Ahots Taldeko kideek laguntza lanak egingo dituzte.  

Airean Ahots Taldea eta egitaraua 

2013ko maiatzean jaio zen, Aitor Olearen eta Marije Ugalderen ekimenez. Helburu nagusia aro erromantikoan ahots berdinendako idatzita dagoen errepertorio zabaleren zati bat egitea lortzea da. Bederatzi emakumek osatzen dute taldea. Guztiak musika formakuntza eta esperientzia zabalarekin. Musika irakasleak, bakarlariak, abesbatzen zuzendariak eta abeslariak dira.

Egitarau konplexua baina ederra eskainiko dute. Mendelssohn, Brahms eta Faurerenak izango dira aurkeztuko diren obrak. Horrez gain, organo piezak ere izango dira tartekatuta, obra koralen artean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak