Sari banaketa egubakoitzean izango da 20:00tatik aurrera Aroztegi aretoan, eta bertan izango dira saritutako argazki guztiak. Guztira, 133 argazki jaso dituzte aurten, horietako 54 zuri beltzean eta 79 koloretan. 18 bergararrek hartu dute parte edizio honetan argazkiak aurkeztuz.
Erakusketari dagokionez, urriaren 18tik azaroaren 3ra arte izango da irekita nahi duen orok argazki horietaz disfrutatu ahal izateko.
Argazki lehiaketako saridunak:
Zuri-beltzean:
- Lehen saria: Travesia 3. Xabier Mata. Legorreta.
- Bigarren saria: Gasteiz. Aritz Ugarte. Bergara.
- Hirugarren saria: Gimnasia ritmica I. Jose Agustin Gurruchaga. Bergara.
- Herriko saria: Aitor Pico Royotik jaisten. Benito Cantero.
Koloretan:
- Lehen saria: Carrera de vacas II. Javier P. Fdez. Ferreras. Berango
- Bigarren saria: Ready for surfing. Manu Barreiro. Beasain.
- Hirugarren saria: Salto de vallas. Xabier Mata. Legorreta
- Herriko saria: Water polo. Jose Agustin Gurruchaga. Bergara.