Jaurlaritzak haur-etxeak azaro bukaeran itxiko ditu

Imanol Gallego 2013ko urr. 11a, 22:06

Bi urtez martxan egon ostean, Eusko jaurlaritzak bertan behera utziko du haur-etxeen proiektua. Lakuak diru laguntzak eten dituenez haur etxeak azaro bukaeran itxi egingo dira. Gurasoek alternatiba falta salatu dute.

Patxi Lopezen exekutiboak aurrera ateratako proiektua izan zen, eta 2011. eta 2013. urteen arteko finantzaketa hitzartua zuenez haur-etxeek aurrera egin dute. Orain aldiz, Urkulluren gobernuak ez du proiektuarekin aurrera egingo. Guraso askorentzako, konfiantzazko zainketa sistema alternatibo bat zen hau, eta kurtsoa hasita dagoenez, jaurlaritzak ordezko irtenbide gabe utzi dituela salatu dute.

Gurean haur-etxe bakarra dago, Osintxukoa, eta guraso askoretzako "auzoko hezkuntza formalak jasotzen ez zuen hutsunea betetzen zuen". Emakumea lan munduan hasi zenetik, familia askotan haurraren lehen etapako zaintza aitona-amonei usten zaien bezala, beste batzuek haur-etxeetara jo zuten "Europan oso zabaldua dago eta profesional batek emandako zaintza da" dio erabiltzaile batek. Azpimarratzekoa da, profesionalek emandako zaintza izan arren, ez dela heziketa eredu edo sistema bat.

Pediatra ugarik, zaintza sistema honen, eraginkortasuna bermatu arren, eusko jaurlaritzak, proiektuarentzat premiazkoak ziren 700.000 euroak kendu dituenez, azaro bukaeran, haur-etxeak itxi egin beharko dira.

Babesa emateko aukera

Haur-etxeen proiektuari babesa emateko talde batek sinadura bilketa prozesu bat abiarazi du. Erabakiari buelta ematea "ezinezkoa" dela uste arren, erabiltzaile eta langileek sinadura hauekin, zaintza proiektuak duen babesa erakutsi nahi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak