Arratsaldean inauguratuko dute Elosuko plaza eraberritua

Imanol Gallego 2013ko urr. 11a, 15:24

19:00etatik aurrera egingo dute Elosu auzoko plazaren inaugurazio ekitaldi ofiziala izango da. Bertan izango dira Bergarako eta Azkoitiko Udaletako ordezkariak, berritze lanak bi udalek elkarrekin lanean burutu dituzte-eta.

Martxoan sinatu zuten bi udalek plaza eraberritzeko hitzarmena eta egun batzuk geroago hasi zituzten Elosuko plazako lanak. Une hartan, lanak Pilarika eguneko ganadu feriaren aurretik bukatzeko asmoarekin hasi zituzten. Hilabete hauetan lanak arazo gabe burutu dituzte eta agindutako data errespetatu egingo dute.

Auzoko feria handia ireki baino egun bat lehenago plaza eraberritua ofizialki zabalduko dute-eta. Gaur arratsaldeko inaugurazio ekitaldiak festa kutsua izan dadin, bertsolariak izango dira plaza girotzen.

Plazan egindako lanak

Plaza eraberrituan, guztira, 39 aparkaleku egin dituzte eta aurrerantzean oinezkoek ere gune bereizi bat izango dute. Oinezkoentzako gunearen barruan, gainera, haurrendako jolas parke bat ere egin dute.

Horretaz gain, zenbait eserleku berri ere dituzte. Auzoaren zentroan egin duten berrizketa integral honetan, hainbat zuhaitz ere landatu dituzte.

Pilarikako feria

Tradizioak testuinguru berritua izango du. Elosuko 35. ganadu feria plaza berrian egingo da-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak