Umorezko bina bakarrizketa izango dira egubakoitzetan Bergarako gaztetxean

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2013ko urriaren 11

Kar-kartzelan jaialdia egingo dute Bergarako gaztetxean, gaur hasita, urriko egubakoitzetan. Emanaldi guztiak, 22:30ean izango dira; sarrerak, 3 eurotan. Txapa irratian zuzenean emango dituzte saio guztiak, eta bi dira entzuteko bideak: txapairratia.org helbidean eta FM-ko 92.4an.

Antolatzaileek diote, barrea hortzak erakusteko beste modu bat dela eta horregatik, bada, umorez helarazitako mezuei lekua egin diete ibarreko zein inguruko hainbat artistei gonbidapena luzatuz. Aitor Navarro eta Eneritz Artetxe izango dira egitaraua zabalduko dutenak. Egiatik dator Navarro eta eskarmentua du umorea egiten; antzerkia eta zinea ditu pasio. Artetxe gernikarra, berriz, antzerkigintzan, telebistan eta zineman lan egindakoa da. Dramatismoan eroso badabil ere, umorearen erregistroan ere aske sentitzen dela diote gaztetxetik.

Hurrengo saioak

Hurrengo egubakoitzean, Antiguoko Txiki eta Jon Plazaola urretxuarra izango dira. Arrasateko Xusti Sermoiak eta Alopecia en la lengua Urretxuko bikoteak itxiko dute jaialdia

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak