Irabazi-asmorik gabeko elkarteentzako diru-laguntzak

Ane Miren Etxeberria 2013ko urr. 12a, 13:22

Bergarako irabazi-asmorik gabeko kultura talde eta elkarteek 2013an garatuko dituzten jarduera eta ekintzatarako diru-laguntzak jasotzeko eskaerak egin ahal izango dituzte azaroaren 1etik aurrera. Hilabetez, aurkeztu ahal izango dira eskaerak astelehenetik ostiralera 9:00tatik 13:00tara Erregistro Orokorrean.

Diruz laguntzea nahi diren jarduerak Udaleko Jarduera, Kultur Talde eta Jaiak batzordeak jarraitzen dituen helburuekin bat etorri beharko dira, hau da, herrian kultura jarduerak eskaintzea, Bergaran zein kanpoan burututako jardueretan herriaren izena ezagutzera emateko. Gainera, antolatzen diren jarduerek herritarren eta gainerako kultura elkarteek arteko lankidetza eta baita, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatuko dituzte.

Diru-laguntza banaketa honetatik kanpo geratuko dira elkarte edo talde eskatzaileek zuzenean antolatzen ez dituzten jarduerak edo egitasmoak eta baita emakumeenganako nolabaiteko diskriminazioa aurrera eramaten duten talde edo elkarteak.

Izen-emateko orriak

Izen emateko epea beraz, azaroaren 1etik 29ra bitartean izango da eta bete beharreko orria, Udaleko webgunean (www.bergara.net) dago eskegita nahi duen orok deskargatu ahal izateko. Halaber, diru-laguntza hauen oinarriak ere eskuragai daude webgune berean. Edozein zalantza izanda ere Udalera hurbil daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak