Besteak beste hauek dira artistak eta kokalekuak: Aroztegi aretoan, Kirol Argazki lehiaketako partehartzaileen irudiak izango dira. Urriaren 18tik azaroaren 3ra bitarte asteartetik igandera izango dira ikusgai herritar guztientzako.
Nahikari tabernan aldiz, Maite Azkargorta, Alfonso Romera, Martin Guridi, Mertxe Ruiz de Egino, Nieves Mendibil, Mari San Vicente eta Jesus Zabaletaren lanak izango dira hilabete osoan. Hamaika tabernan aldiz, Xabier Larrañagaren erakusketa izango da eta Dixulan Mertxe Astiazaran eta Jone Lazkanoren lanak.
Martin Guridik, Nahikari tabernan lanak erakusketaz gain, Raizabal gozotegian ere zenbait obra ezagutzera emango ditu hile honetan.