Bi gizon erreskatatu dituzte bart Olaitz errekatik

Iure Eizagirre 2013ko urr. 9a, 14:30

San Juan auzoan izan da istripua: industrigune ondoko bide batean oinez zihoazen bi gizon eta horietako bat labaindu eta errekara erori da. Herrizaingo Sailetik jakinarazi dutenez, bigarren gizonak lehenengoari irteten laguntzeko egin du salto errekara.

Ertzaintzaren laguntzarekin atera dituzte 02:30 aldera bi gizonezkoak Olaitz errekatik. Anbulantziak ere bertaratu dira eta bi gizonak ospitaletara eraman dituzte, bat Arrasatekora eta bestea Gasteizkora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak