Kultura hamabostaldia abiatuko du San Joxepek hilaren 14an

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko urr. 8a, 14:00

Erretiratuen elkartearen XVII. kultura hamabostaldia hilaren 26ra arte luzatuko da eta beste ekitaldi batzuen artean, Agustin Unzurrunzaga SOS Arrazakeria erakundeko kide bergararrak inmigrazioari buruz emango duen hitzaldia dago. Hilaren 17an izango da hori, 19:00etan, Miguel Altunako areto nagusian.

Horrekin batera, hitzaldi gehiago ere egongo dira, Jenaro Lekuona apaizak hamabostaldiari hasiera emateko egingo duena. Hilaren 14an, astelehena, izango da eta Zergatik bizi izenburuarekin.

Horrekin batera mota askotako ekintzak egongo dira, erakusketa, sari-emate, antzezlan eta musika emanaldiak, esaterako, beheko egitarauan ikus daitekeen moduan.

Irteerei eta hamabostaldia ixteko egingo den bazkariari dagokionez, izenematea dagoeneko zabalik dagoela aurreratu dute San Joxepetik, elkarteko bulegoan.

Hamabostaldiaren egitaraua:

  • Urriak 14, astelehena: 17:30 Jenaro Lekuona apaiz bergararrak Zergatik bizi delako hitzaldia egingo du, San Joxepen.
  • Urriak 15, martitzena: 16:00 Irteera Aikur erleen museora eta Zumarragako Antioko baselizara. Gero, afari-merienda. Irteera autobus geltokitik.
  • Urriak 16, eguaztena: 17:30 Dantazaldia eta ogitartekoak denendako, San Joxepen
  • Urriak 17, eguena: 19:00 Agustin Unzurrunzaga SOS Arrazakeriako kideak Inmigrazioa Gipuzkoan gaur egun delako hitzaldia egingo du, Miguel Altunako areto nagusian.
  • Urriak 18, egubakoitza: 17:30 Oñatiko Ikusi-Makusi taldeak ¿Dónde está la pierna del alcalde? antzezlana egingo du Zabalotegin. Erretiratuek egindako eskulanen erakusketa ere ireko dute egun horretan. 20ra arte egongo da ikusgai. Egubakoitzean 16:30ean irekiko dute. Zapatu eta domekako ordutegia 12:00-14:00 eta 18:00-20:00 izango da.
  • Urriak 21, astelehena: 09:30 Irteera Gernika eta Mundakako itsasadarrera. Gernikako azoka ikusi eta Urdaibaiko herrietan barrena Bermeora joango dira, gero Kasino jatetxean bazkaltzeko. Autobus geltokitik abiatuko dira.
  • Urriak 22, martitzena: 19:00 Virginia Imazen antzezlana, Migel Altunako areto nagusian.
  • Urriak 23, eguaztena: 15:30 Bergarako Lehen Hezkuntzako ikasleen lehiaketa historiko-kulturalekosari-banaketa, San Joxepe elkartean.
  • Urriak 24, eguena: 20:00 Bergarako San Joxepe eta Arrasateko Abaroa erretiratuen abesbatzen emanaldia, Santa Marina parrokian.
  • Urriak 26, zapatua: 14:00 Bazkaria, eta XVII. Kultura Hamabostaldiaren amaiera, oparien zozketarekin, elkarteko jatetxean. Bazkari amaieran banatuko dira opariak bertaratu direnen artean, eta ondoren, jaia behar bezala bukatzeko, dantzaldia ere egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak