Plaza berrituan ospatuko da aurten Elosuko feria

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko urr. 8a, 12:28

Hilaren 12an, Pilarika egunarekin bat eginez, 35. mendiko ganadu feria egingo da Elosuan. Berritu berri den plaza inauguratzeko ere aprobetxatuko dute. Aurreko egunean, egubakoitzean inauguratuko dute, hain zuzen.

09:00etan irekiko dute feria zapatuan, eta ohi bezala bertako eta inguruetako ganadua ikusteko aukera egongo da; baita elikagai eta bestelako postuak ere. Horrekin batera, eta iaz hasitako ekimenarekin jarraituz, Napar sustarren kalejira ere egongo da 11:30ean, Iriaun gaztelura. 13:30ean, berriz, ganadu lehiaketaren sariak banatuko dira eta segidan, Laja II.a eta Lutxurdio trikitilariek emanaldia egingo dute.

Aurten, gainera, plazaren itxura berria ikusteko aukera izango dute guztiek. Egubakootzean, hilaren 11n inauguratuko dute, 19:00etan.

Arratsaldean proba-plaza inauguratuko dute

Urteroko ohiturari jarraituz, herri kirolak egongo dira arratsaldean. Lehenengo, 17:15ean, proba-plaza inauguratuko dute, hori ere berritu egin dutelako, eta ondoren hasiko dira probak, 17:30ean. Bentoste elkarteko idiak, 1.500 kiloko Bentoste harriarekin arituko dira; Josu Txibiltarren behorra, 900 kiloko Ixaun harriarekin; eta Inazio Zubizarreta Koatei-ren astoa, 550 kiloko Lutxurdio harriarekin.

Gauean, berriz, erromeira afaria egongo da.

Autobus zerbitzua ere egongo da

Autobus zerbitzua ere egongo da hilaren 12an. San Martin plazatik aterako dira, 09:30ean hasi eta 15:00ak bitartean.

 

 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak