Uztaila azken hiru urteetako arrakastatsuena izan da Agorrosingo kanpoko igerilekuetan, ia 95.000 bisitarirekin

Jon Berezibar 2013ko urr. 8a, 12:10

94.473 pertsona sartu dira udako kanpainan Agorrosinera aurten. Iaz baino 4.000 lagun gehiagoko kopurua da hori. Hain zuzen, aurtengo uztaila hiru urtetan arrakastatsuena izan da eta abuztua, atzera, erabilpen aldetik baxuena. Kirolguneko gerentziak gaur zabaldutako datuak dira horiek. Besteak beste, 95 osasun asistentzia egin behar izan dituzte, baina larria bat ere ez.

Jolas-igerilekuaren eta berdegunearen inguruko datu mordoa batu dute Agorrosinen, behin instalazioak itxita, udako balantzea aurkezteko. 94.473 bisitari izan dituzte aurtengo usa sasoian. Iaz baino 4.000 lagun baino gehiago (sarrerako tornuaren biraketen bidez kontrolatzen da sartu-irten kopurua).

Kontuak aterata, batezbeste, 1.008 sarrera da eguneko kopurua Unai Asurmendi gerenteak zabaldutako datuen arabera. Eguraldiak, noski, eragin zuzena du instalazioen erabilpenean. Uztaileko bigarren eta hirugarren asteak izan dira arrakastatsuenak, nonbait. Hain zuzen, aurtengo uztaila azken hiru urteetako jendetsuena izan da eta abuztua, ordea, bataz beste, azken urteetako baxuena, sarrera aldetik.

Osasun asistentzien berri ere eman dute Agorrosindik. Gertaera larririk ez da jazo, anbulantzia beharrik ez baita egon eta kopurutan, zauri, ebaki zein zorabioei dagokienez, 59 izan dira asistentziak.  Bestelako asistentziak 36 izan dira. Araudiaren kontrako ekintzaren bat egitearren 38 espediente ireki dizkiete erabiltzaileei, azkenik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak