Sutea izan da goizaldean Etxalar tabernan

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko urr. 5a, 18:46

Plastikozko 30 bat aulki erre direla esan du Ertzaintzak.

Bergarako udal brigadako langileak suteak eragindako kalteak garbitzen ikusi ditugu gaur eguerdian Bergarako Alkabieta kalean.

Ertzaintzak jakitera eman duenez sutea 01:45 aldera piztu da. Hasiera batean sugarrak su-itzalgailuarekin amatatzen saiatu badira ere azkenean beharrezkoa izan da suhiltzaileen esku-hartzea.

Kalkulatzen dute plastikozko 30 bat aulkik hartu dutela su. Argitzeke dagoena da sutea bakarrik piztu den edo norbaitek eragindakoa izan den. "Oraingoz ez da eragindako sutea izan dela erakusten duen arrastorik aurkitu", esan dute.

Etxalar taberna itxita egon da gaur goizean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak