Agorrosingo berdegunean beharrean, Sagarpe elkartean, 25 urte geroago

Xabier Urtzelai 2013ko urr. 5a, 18:25

1987-88 denboraldian, Gipuzkoako Futbol Federazioak lehenengoz 2. erregionaleko liga txapelketa antolatu zuen. Eta, kategoria horretan lehiatzeko taldea atera zuten bergararrek, Iñaki San Jose presidente zela. Egubakoitzean, ostera, orduko hainbat jokalari batu ziren Sagarpe elkartean, eta mahaiaren bueltan orduko garaiak izan zituzten gogoan.

"Dena primeran joan da. Hasieran poteo ederra egin dugu, batenbat arratsaldeko erreleboan zebillen lanean, eta konturatu orduko luzatu egin zaigu poteoa. Hala, ondo animatuta eseri gara Sagarpe elkartean", adierazi digu Jose Luis Beitiak.

Kategorian taldea atera bakarri ez, denboraldi horretan Bergara izan zen ligako txapelduna, horrenbestez, egubakoitzean aspaldiko lagunak batzeaz batera bazuten zer ospatu: "Luze joan zen afaria, eta ederto ibili ginen duela 25 urteko anekdotak gogoratzen".

1987-1988 denboraldian, argazki zaharra:

Goian: Imanol Lijo, Juan Luis Arriola, Alatz Larrañaga, Jose Ignacio Luceño, Aitor Mugika, Mikel Uribesalgo, Patxi Arriola, Iñaki Lazkano eta Rafa Hers.
 
Erdian: Arturo Rglero, Xabier Arregi, Asier Atuna, Fernando Oregi, Pedro Ayastuy, Jose Luis Beitia, Jose Luis Gomez, Aitor Agirre eta Manu Diaz.

Behean: Patxi Vallejos, Aitor Salaberria, Pepe Vallejos, Jose Javier Agirre, Mikel Azkarate, Peio Andrinua, Julen Iparragirre eta Miguel Angel Gil. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak