Duela 25 urte futbolean lortutako garaipena berriz ospatuko dute gaur

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko urr. 4a, 14:54

Gipuzkoako Erregional mailako txapelketa irabazi zuen Bergarak 1987-1988 denboraldian eta orduko jokalari, entrenatzaile, delegatu eta zuzendaritzako kideak Sagarpe elkartean elkartuko dira, elkarrekin afaldu eta ordukoa ospatzeko.

Bergarak irabazi zuen, duela 25 urte, Gipuzkoako Futbol Federazioak lehenengo aldiz antolatu zuen bigarren erregional mailako liga txapelketa. Gaur, egubakoitza, afaltzeko elkartuko dira talde hura osatu zutenak: jokalariak, entrenatzaileak, delegatua eta zuzendaritzako kideak. Sagarpen egingo dute afaria.

Iñaki San Jose zen orduan Bergara Kirol Elkarteko presidentea. "Hark erabaki zuen talde bat sortzea txapelketa horretarako, eta egin genuen. Gogoan dut azken momentura arte ibili ginela ezin taldea sortu, baina talde orekatua egin genuen azkenean", gogoratzen du orduko entrenatzaileetako batek, Jose Luis Beitia. Beste entrenatzailea Luis Oregi zen, eta delegatua, berriz, Pedro Aiastui. 1987-1988 denboraldia zen eta lehen sei partidutan ez genuen garaipenik lortu. 12 talde ginen lehian eta azken partidua Donostiako Loiolan jokatu genuen. Bukatzeko bi minuturen faltan berdindu genuen partida, eta horrelaxe bihurtu ginen txapeldun", gogoratzen du Beitiak. 

Ordutik hona harremana izan dute euren artean eta 25. urteurrenaren harira, berriro denak elkartzea pentsatu zuten. "Egun 43-47 urte bitartean dituzte lehengo jokalari haiek eta lan eta familia kontuengatik ezingo dira denak etorri, baina askok eman dute baiezkoa", dio Beitiak.

Argazkian agertzen direnak dira:

  • Goian, ezkerretik eskuinera: Imanol Lijo, Juan Luis Arriola, Alatz Larrañaga, Jose Ignacio Luceño, Aitor Mujika, Mikel Uribesalgo, Patxi Arriola, Iñaki Lazkano eta Rafa Hers.
  • Erdian: Arturo Reglero, Xabier Arregi, Asier Altuna, Fernando Oregi, Pedro Aiastui, Jose Luis Beitia, Jose Luis Gomez, Aitor Agirre eta Manu Diaz.
  • Behean: Patxi Vallejos, Aitor Salaberria, Pepe Vallejos, Jose Javier Agirre, Mikel Azkarate, Peio Andrinua, Julen Iparragirre eta Miguel Angel Gil.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak