Egitarau mardula osatu dute asteburu honetan Bergarako gaztetxean. Gaur, egubakoitza, Jonny Gerriewelt eta Vibradores taldeen kontzertua egongo da. Ondarrutik etorriko da Jonny Gerriwelt eta denbora batez zuzekorik jo gabe egon ostean, Bergarako kartzela zaharraren eszenatokira igoko da gaur gauean. 23:00etan hasiko da kontzertua eta 3 euro da sarrera.
Bihar eta etzi, berriz, Asturias eta Euskal Herria izeneko topaketak egingo dituzte, Ixuxú taldearekin batera. Bihar, Asturiaseko bi taldeen rock kontzertua egongo da, 22:30ean. Domekan, Asturies D.I.Y. ikusentzunezkoa emango dute, solasaldiarekin batera.