Espoloiko jaiak ospatuko dituzte zapatuan

Eneko Azkarate Laspiur 2013ko urriaren 4a

Azkeneko urteotan Espoloiko bizilagun eta komertzio zein tabernariek egindako ahaleginari esker aurten ere ospatuko dituzte jaiak auzoan. Goiz eta arratsalde, izango da zerekin disfrutatu. Espolitxoren jaitsiera ere aurreikusi dute.

Egun bateko jaia da, baina egun osokoa. Honako hau da egitaraua:

  • 11:30: Txosna irekiera. Txoriozoa eta bestelakoak izango dira dastatzeko.
  • 12:00: Umeendako jolasak.
  • 12:30: Espoloitxoren jaitsiera.
  • 13:00: Triki-poteoa.
  • 14:30: Auzo-bazkaria (txartelak eskura daitezke Keros, Anezka, Kanela, Zuhaizti eta Hamaikan).
  • 17:00: Helduendako jolasak: Mus txapelketa, karaokea (Espoloiko Orfeoiaren emanaldia)...
  • 21:30: Usain erromeria taldearekin dantzaldia: pasodobleak, triki-ska…
  • 00:00: Dj Julen musika-jartzailearekin dantzaldia.
  • 03:00: Kulero eta galtzontzilo karrera (originaltasuna kontuan hartuko da).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak