Askotan, etxean dauzkagun tresna txikiak (plantxa, ile-lehorgailua, erlojua…) hondatzen zaizkigu eta berehala bota egiten ditugu. Ez dugu segundu erdi ere ematen hauek konpontzen ahalegintzen. Berria erosi eta zaharra bota. Horri buelta ematera dator Kafekonpon egitasmoa.
Urriaren 8an, lehena
Lehenengo hitzordua datorren martitzenean, urriaren 8an, 16:00tik 18:00ra izango da San Joxepe (jubilatuen) egoitzan.
Eraman zure traste zaharra, guztien artean desarmatu eta montatzen ahaleginduko dira. Eta hori guztia kafetxo goxo bat hartuz.