Zapatuan kantu bazkaria egin zuten San Migel jaiak ospatzeko. Trikitiak eta panderoak lagunduta, eztarrien erakustaldirako, abesti sorta luzea izan zuten abesteko auzotarrek. Bazkalostean mus txapelketa eta musika izan zuten zapatuan.
Jaiak atzo amaitu zituzten, San Migelen zeruratzearekin.