Bergarako I. Elektronika Topaketa "ederto", bigarren baterako animoso

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko ira. 30a, 11:42

Kogollo Party Crew taldekoak "pozik" agertu dira zapatuko jaialdiarekin.

Elektronikaren kultura Bergarako herrira hurbiltzeko asmoz, Kogollo Party Krew taldeak Bergarako Elektronika Topaketa antolatu zuen zapatuan Udalaren babesarekin. Hiru gune jarri zituzten: Zabalotegi aretoan, Seminarioko karpa berrian eta gaztetxean. Eguna "ederto" joan zela esan zigun Josu Arteaga antolakuntza taldeko kideak: "Seminarioko karpa betetzea zaila da baina, amaierako azken saioetan batez ere, jende askotxo ibili zen. Gauean, berriz, gaztetxea erabat bete zen". Lehen aldia izateko antolakuntza lan handia suposatu duela aitortu digu Arteagak: "Denbora gutxiki ibili gara, baina lan handia izan arren nahiko ondo moldatu garela esango nuke. Hurrengorako prestatzen gabiltza dagoeneko". 

Euskal Herrikoak gehienak

Euskal Herriko musika elektronikoa "oso ona" dela aldarrikatzeko, zapatuko jaialdian parte hartu zuten musikari gehienak euskaldunak izan ziren: "Bertako musikarien saioak eskaini gura genion herriari eta hala egin dugu. Ezin izan ditugu estilo guztietako musikariak ekarri baina estilo ezberdinak bai", gaineratu zuen gazte bergararrak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak