Denboraldia hasteko garaipen landua lortu zuen Soraluze BKE taldeak

Jagoba Domingo 2013ko ira. 29a, 21:11

Denboraldia garaipen batekin hastea beti da pozgarria, bada, horixe bera lortu dute Josetxo Muniategiren mutilek asteburuan. 35-27 irabazi zuten Basaurikoen aurka.

Basauri izan zuten aurkari ligako lehenengo jardunaldian, eta hasiera kaxkar xamarra izan arren, egoerari buelta ematea lortu zioten Bergarakoek. Norgehiagokako zortzigarren minutuan, markagailuak 1-5eko emaitza erakusten zuen. Hala ere, hutsartea eskatu ondoren, defentsan estutu eta atsedenaldira heltzeko hamar minutu falta zirenean, berdinketa lortu zuten. Defentsan gogor jarraitzea lortu zuten, horrela taldearen joko azkarra egin eta markagailuan aurre hartuz. Atsedenaldira 15-12ko markagailuarekin joan ziren.
Aldagelatik bueltan, taldeak ideiak argiago zituela zirudien, eta kalitatezko 15 minutu eskaini zizkieten ikusleei. Markagailuan ere zortzi goleko aldea lortu zuten eta alde hori amaierara arte mantendu zuten. Azken hamar minutuetan partidua moteltzen saiatu ziren, baina badirudi Soraluze BKE taldearen indarra joko azkarrean dagoela eta ez zuten tempoa guztiz ondo kontrolatu. Hala ere, ez zuten askorik sufritu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak