Jokin Baltzategik –penaltiz– eta Eneko Ibarluzeak egindako golak ez ziren nahikoa izan etxeko taldearendako, eta berdinketarekin konformatu beharko dira bergararrak. Futbol zelaian ikusitako jokoa eta bi taldeek izan zituzten aukerak aintzat hartuta, justua izan zen puntu banaketa. Datorren asteburuan Real Unionen aurka jokatuko dute Aitor Arrateren mutilek.