Seminarioko karpan, esaterako, Munlet taldeak hasi du jaialdia eta euren saioa amaitzerako karpan jende askotxo ikusten zen. Gaueko azken traka gaztetxean egingo dute, 02:30etik aurrera.
Elektronikaren kultura Bergarako herrira hurbiltzeko asmoz, Kogollo Party Krew taldeak Bergarako Elektronika Topaketa antolatu du Udalaren babesarekin. Hiru gune jarri dituzte: Zabalotegi aretoan, Seminarioko karpa berrian eta gaztetxean. Eguna "ederto" doala esan digute antolatzaileek eta egunaren hasieran jende gehiegi hurbildu ez bada ere, orduak aurrera joan ahala guneak betetzen doaz.
Seminarioko karpan, esaterako, Munlet taldeak hasi du jaialdia eta euren saioa amaitzerako karpan jende askotxo ikusten zen. Gaueko azken traka gaztetxean egingo dute, 02:30etik aurrera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.