Kirola Kalera domekan Bergaran

Goiatz Arana Begiristain 2013ko ira. 28a, 15:47

Herritarrek Bergarak duen kirol eskaintza zabala ezagutzeko antolatu dute ekimena eragile ezberdinek. Astean zehar Agorrosinen eta klubetan egindako ate irekiekin eta bestelako ekintzekin motorrak berotu eta gero domekan izango da egun handia: askotariko kirol erakustaldiek Seminarioa, Ibargarai eta Udal pilotalekua hartuko dituzte.

Bergarako Udalak, Bergarako Kirol Elkarteak, Dordoka taldeak eta Jardun elkarteak elkarrekin prestatu dute Kirola Kalera egitasmoa.

Bergarako Udal Kirol Zerbitzuak apirilean datozen hiru urtetarako onartu zuen plan estrategikoaren barruan sartzen da egitasmoa. "Herritarrei erakutsi nahi diegu zein den Bergaran dagoen jarduera fisiko eta kirol ekintzen aukera zabala eta herritar guztiak gonbidatzen ditut parte hartzera. Gure bizitzan kirola txerta dezagun", adierazi zuen Lauri Azkargortak, Kirol zinegotzia, aurkezpenean.

Domeka izango bada ere egun handia, egitarauak gaur arratsalderako ere jasotzen du zer edo zer:

  • 17:15-20:00 Igeriketa: 8 urtetik beherakoentzat, Agorrosinen. 
  • 19:30 Hitzaldia: Zure bihotza zaintzea, Agorrosinen.

Hiru gune domekan

Seminarioan:

10:00 - 12:30

 Eskubaloia

 Saskibaloia

 Boccia

 Eskalada

 Kirol egokitua

 Herri kirolak

 Atletismoa

 Hockey-a

Ibargarain:

10:00 - 12:30

 Boleibol

 Badminton

 Gimnasia erritmikoa. Erakustaldia eta makilaje tailerra

 Esku pilota

 Bizikleta jolasak eta konponketa tailerra

Udal pilotalekua:

10:00 Txirrinda eta Zumba

10:45 Txirrinda eta Bosu

11:30 Txirrinda eta Zumba

12:15 Body balanze eta pilates

Mendi irteera eta lasterketa

Familian, koadrilan, egiteko bi ekitaldi ere antolatu dituzte. Bihar –zapatua–, mendi irteera egingo dute gazte eta familiendako, gerriko berdeari itzulia emanez; 10:00etan abiatuko dira Agorrosindik. Domekan, bestalde, Euskaraz bizi nahi dut herri lasterketa egingo dute, 13:00etan San Martin plazatik abiatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak