Berriketan programan parte hartu nahi dutenek Jardun Euskara Elkartearekin jarri behar dute harremanetan, 943 763 661 telefono zenbakira deituta eta Errotalde jauregian duen bulegotik pasata.
Auzokon izena emateko, berriz, Udaleko Euskara Zerbitzura joan edo egitasmoko koordinatzaileari deitu behar zaio 674 345 738 (Aitziber) telefono zenbakira.
Euskara praktikatzeko
Berriketan programa 2006an jarri zuten martxan euskara maila hobetu nahi edo inguruan euskaraz hitz egiteko aukera gutxi dutenentzat. Hiru edo lau pertsonako taldeak batzen dire astean behin eta dinamizatzaile baten laguntzaz, gai ezberdinen inguruan euskaraz berbetan aritzen dira ordubetez.
Programa honetan, euskara praktikatu nahi duten zein dagoeneko erabiltzen duten pertsonak behar izaten dira, beraz, Jardun Euskara Elkarteak guztiei egin die parte hartzeko deia.
Euskara ikasteko
Euren ezagutza txikiagoa delako Berriketan programan parte hartu ezin dutenek, Auzoko dute euren eskura. Bergaran 2009an jarri zuten martxan eta gaur egun talde ezberdinak antolatzen dira. Ostiraletan batzen dira, bat 18:00etatik 19:00etara eta bestea -emakumeei zuzendutakoa- 15:30etik 16:30era.
Euskarara hurbiltzeko dinamika ludiko batzuk erabiltzen dituzte programa honetan. Eta lagungarri moduan, gainera, hitzak praktikatzeko 20 hizkuntzatan prestatutako fitxak eta hiztegi txikiak dituzte.