Erreal Zaleak peñak Vallecaserako irteera antolatu du

Iure Eizagirre 2013ko ira. 26a, 20:04

Realak Rayo Vallecanoren aurka jokatuko du urriaren 5ean Madrilen. Bergarako zaletuak ere han izango dira talde txuri urdinarekin, Erreal Zaleak peñak irteera antolatu du-eta. Izena emateko epea datorren astelehenean, irailak 30, amaituko da.

Realzaleak autobusez joango dira Vallecasera eta bidaian autobusa, hamarretakoa, bazkaria eta partiduko sarrera sartuko dira. Erreal Zaleakekin joaten direnek 100 euro ordaindu beharko dituzte asko jota eta horietako 50 euro izena ematerakoan ordaindu beharko dituzte. Erreal Zalealeko bazkideek bidaiatzeko lehentasuna izango dute eta peñak bidaiaren zati bat ordainduko die.

Izen-ematea irailaren 30a baino lehen egin beharko da Aralar edo Ganbara tabernatan.

Gabonetako loteria

Bestalde, urtero moduan Erreal Zaleak taldeak Gabonetako loteriaren partizipazioak salduko ditu aurten ere. Dagoeneko salgai daude zenbait taberna eta dendetan.

Gainera, loteriarekin batera zozketa bat egingo da: Real-Athletic paridurako tribunako bi sarrera eta gastuetararko 200 euro. Txartelen prezioa hiru eurokoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak