Bergarako elektronika topaketen lehen edizioa egingo da asteburuan

Irati Goitia 2013ko ira. 28a, 12:44

Elektronika topaketetan izango dira, besteak beste: Makala, Kino internacional, Korrupted brothers eta Munlet. Musika elektronikoaz gain, binilo salmenta, proiekzioak eta musika tailerrak ere egingo dira.

Bergarako seminarioan Labegaraietako kiroldegian zegoen estalkia jarri dute. Seminarioko gunea, jolasgune eta kultura ekintzak egiteko toki bezala berreskuratu nahi dute hala.

Karpa asteburu honetan estreinatuko dute DJ jaialdiarekin. Zehazki, Bergarako elektronika topaketen lehen edizioa egingo da asteburuan. Elektronika topaketetan izango dira, besteak beste: Makala, Kino internacional, Korrupted brothers eta Munlet. Musika elektronikoaz gain, binilo salmenta, proiekzioak eta musika tailerrak ere egingo dira. Festibala hiru tokitan banatuko da: Zabaotegi aretoan, Seminarioko karpan eta Bergarako gaztetxean. Kogollo Party Krew ibili da antolakuntza lanetan eta adierazi dute Euskal Herri mailan lehendabizikoz egingo dela horrelako jaialdi bat. Egitaraua eta informazio gehiago hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak