Zaragozatik bueltan, San Migel berriz ere zeruratzeko prest

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko ira. 26a, 11:18

Asteburuan, egubakoitzetik domekara, ospatuko dituzte jaiak Angiozarren, era askotako ekintzekin; eta San Migel eguna domekan izanik, orduan zeruratuko dute zaindaria, urtero bezala. Iaz Maluendan (Zaragoza) azaldu zen eta nekazari batzuk aurkitu zuten.

Angiozarko jaietan zaindaria zeruratzen dutenean, misterioa izaten da non azalduko den. Batzuetan gertuago, beste batzuetan urrutiago, iaz Zaragozako Maluenda herrian agertu zela azaldu dute Angiozartik. "Azaroan azaldu zen", esan du Mila Elortza auzotarrak eta "aita-seme nekazari batzuk aurkitu zuten, soroan lanean ari zirela. Fruta arboletan lehen inausketa egiten ari zirela ikusi zuten. Bertaratu eta zer zen ikusi zutenean erabat harrituta geratu ziren. Orduan, San Migeli zintzilikatzen zaion txarteltxoa irakurri eta deitu egin ziguten".

Baina gertakariak badu beste bitxikeia bat: "Aita Juan Miguel deitzen da eta semea Jose Miguel, eta ilusio handia egin zien auren zaindaria, San Migel aurkitzea", gehitu du Elortzak. San Migelen ezpata eta zintzilikatutako txarteltxoa oroigarri gisa ere eskatu zizkietela azaldu du Elortzak, eta nola ez, eman egin zizkieten.

Aurten ere zeruratuko dute San Migel, urtero bezala. Domekan izango da hori, 20:00ean, baina horren aurretik ekitaldi gehiago egongo dira.

Hemen egitaraua:

Irailak 27, barikua:

  • 19:00 Danborrada
  • 19:30 Patata tortilla lehiaketa.
  • 22:00 Dj Anji.
  • 01:00 Kantzontzilo eta kulero lehiaketa

Irailak 28, zapatua:

  • 13:00 Triki poteoa buruhandiekin.
  • 14:30 Kantu bazkaria. Bazkal ostean kirolak eta sokatira probak.
  • 18:00 Mus txapelketa.
  • 21:00 Javi Sound.
  • 22:30 Argi festa.

Irailak 29, domeka

  • 11:00 Meza san Joxepe abesbatzak abestuta. Ostean, luncha Pagomendin.
  • 13:00 Triki poteoa Angiozarko trikiti eskolakoekin.
  • 14:00 Puzgarriak.
  • 17:00 Margo tailerra.
  • 19:30 Brixka txapelketa.
  • 19:00 Txokolatada.
  • 20:00 San Migelen zeruratzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak