Aurreko urteetan egin duten bezala, aurten ere Mokolo eguna antolatu nahi du Xaxau konpartsak. 2010.urteko azaroaren azken zapatuan gaztetxean egin zuten lehen aldiz ospakizun hori, "aurrez elkar ezagutzen ez genuen herritarrok jai giro onean ospatzeko aitzakia ezin hobe bat bihurtuz", konpartsako kideen esanetan.
Urte hartako arrakasta ikusirik bigarren edizioa kalera atera eta Munibe plazan egin zuten egun osoko egitaraua antolatuta. Egunak erantzun oso ona jaso izan eta konpartsako kideen arabera, "horrek herritarron aldetik asetzeko gogoa badela erakusten digu".
Dena den, "auzolanean eraikiz geure sentitu nahi dugun jai herrikoi eta euskalduna izatera bidean" oraindik tartea badela uste dute eta ez dute geldi geratezko asmorik. Hori horrela aurtengo jairako, "guztion gustukoa izango den egitaraua osatu nahi" dute "baina horrek guztion inplikazioa eskatzen" duela ust dute, "eguna itxuraz burutu nahi badugu behintzat".
Horregatik, herritar guztion gustukoa izango den Mokolo Eguna 2013 antolatzeko lehenengo batzarra deitu dute eta herritar eta elkarte guztiak gonbidatzen dituzte. Urriaren 1ean izango da, 19:00etan, Irizar jauregian.