Euskara eskola bereziak kanpotik datozenendako

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko ira. 24a, 19:40

Izenematea zabalik dago Udal Euskaltegian urriaren 2ra arte. 60 euroko ikastaroa da, 16 urtetik gorakoendako.

Kanpotik etorri eta euskara ikasteko interesa duten guztiei eskaintza berezia egiten zaie AISA ikastaroen bidez. Hala, euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezia antolatu dute Udalak eta Udal euskaltegiak, HABErekin elkarlanean. Ikastaro horretan, Euskal Herrira etorri berriei egokitutako metodologia eta materiala erabiliko da.

60 orduko harrera ikastaro hori Udal euskaltegian izango da, urriaren 7an hasita, eta 16 urtetik gorakoek har dezakete parte. Astean lau orduz emango dira eskolak, bi egunetan banatuta eta bi egunok eskariak jaso ondoren erabakiko dira.

Izenematea urriaren 2an amaituko da Udal euskaltegiak Irizar etxean duen egoitzan, zein 943 76 44 53 telefono zenbakian. Prezioa 10 euro dira, baina behin ikastaroa bukatuta eta ikasleak gutxienez %85eko asistentzia izanez gero, itzuli egingo dute diru kopuru hori. 

Langabetuek matrikularen erdia ordainduko dute

Udal Euskaltegiak dagoeneko erabaki du zein izango diren 2013-14 ikasturtean ikasleei emango dizkien diru-laguntzak. Ikasturte amaieran egin ohi dituen diru-itzulketez gain, azpimarratzekoa da, aurten, langabetuek matrikularen erdia ordaindu beharko dutela. Gainera, tarifa soziala izango da gutxieneko diru-sarreretara iristen ez diren herritarrentzat. Laguntza horien bidez, euskara ikasteko erraztasunak eman nahi ditu Udalak garai ekonomiko zail honetan. Matrikula egiteko epea hilaren 26ra arte egongo da zabalik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak