Estalki berria Bergarako seminarioan

Jagoba Domingo 2013ko ira. 24a, 15:42

Labegaraietako kiroldegian zegoen estalkia seminarioan jartzen dabiltza egunotan. Seminarioko gunea, jolasgune eta kultura ekintzak egiteko toki bezala berreskuratu nahi dute. Horrela estalkiak besteak beste, orain arte Munibe plazan jartzen zenaren funtzioa beteko du. Horrez gain, saskibaloian zein futbolean jolasteko saski eta ateak jarri dituzte.

Seminarioko jolastokian, Labegaraietako kiroldegiko tenis kantxan zegoen estalkia muntatzen ari dira egunotan; eta berau asteburuan estreinatzeko asmoa du Udalak. 30 metro luzeran eta 15 zabaleran dituen estalkiari beste erabilera bat emateko helburuaz aldatu dute lekuz. Alde batetik, aurreko erabiltzaileen arabera tenisean jokatzeko ez zuelako altuera nahikorik; eta bestetik, Udalak herri-gunean horrelako karpa finko baten beharra ikusten zuelako eta urteetan seminarioa izan den jolastokia berreskuratu nahi dutelako.

Hainbat erabilera izango ditu karpak

Karpak hainbat erabilera izango dituela esan du Iruinek, alde batetik, umeentzako jolasak, finko jarriko dituzte. Lehenengo fasean, lurrean gorputzarekin jolasteko jokoak margotuko dituzte, adibidez antzarraren jokoa. Hala ere, datorren urtera begira beste elementu batzuk jarriko dituzte. Eta bestetik, ekintza kulturalak aurrera eramateko gunea izango da; hau da, orain arte Munibe plazako estalkiak betetzen zuen funtzioa seminarioko karpak beteko du. Horrez gain, eguraldiaren arabera antzerki zein kontzertuak bertara bideratuko dira.

Munibe plazako estalkiaren arazoetako bat, muntaia Udal brigadako langileak egiten zutela da, hori behin eta berriz egiteak dakarren kostuarekin. Baina karpa seminarioan jartzeaz gain, gazteek kirol egin dezaten, saskibaloian jolasteko zein futbolean jolasteko saski eta ateak jarri dituzte.

Aparkalekua izaten jarraituko du

Horrez gain, seminarioak asteburuetan beste funtzio garrantzitsu bat betetzen du, autoen aparkalekua. Bada Iruinen arabera, aparkalekua izaten jarraituko du, baina batez ere, hiri-guneko komertzioak bultzatzera bideratu nahi dute. Horretarako bost hilabetez ikerketa bat egin dute, aparkalekua erabilera zein den ikusteko.

Karpa asteburu honetan estreinatuko dute Dj jaialdi batekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak