'Peke'-ren ametsa

Eneko Azkarate Laspiur 2013ko ira. 23a, 23:01

Joseba Baltzategi Peke bergararra zenaren lagun eta senitartekoek omenaldia egin nahi izan diote oraingo asteburuan. Hain justu ere, Pirinioetako Taillon mendira igo eta argazkia atera dute tontorrean (3.144). 32 lagun elkartu ziren atzo, domeka; horietatik 19 bergararrak eta beste 13 gasteiztarrak. Peke iazko apirilaren 23an hil zen, lagunekin futbolean ziharduela Zubietan, txapelketa batean, bihotzekoak eman eta egun batzuetara. "Peke-ren ametsa 3.000 metroko mendi bat igotzea zen eta haren omenez antolatu dugu irteera" kontatu digute lagunek. "Emozioz beteko irteera izan da" gaineratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak