Bergarako Udalaren 2014ko egutegirako argazkiak hautatzeko lehiaketak aldaketak izan ditu. Batetik gaia aldatu dutela eman dute aditzera Euskara batzordetik: "Hasieran industriari buruzkoak izatea erabaki zen baina horretarako zailtasunak antzeman direnez, gaia libre uztea erabaki dugu". Modu horretan, Bergarako edozein gairi buruzkoak aurkeztu ahal izango dituzte parte hartzaileek.
Bestetik, lehiaketak izan duen bigarren aldaketa argazkiak aurkezteko epean oinarritzen da. "Astebete luzatuko da, eta ondorioz, urriaren 2a izango da horretarako azken eguna". Lanak Udaleko Euskara Zerbitzura eraman beharko dira.