Osasuna eta istripu prebentzioak, DYAk antolatutako astean

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko ira. 23a, 12:01

Gaurtik eta egubakoitzera bitartean Osasuna eta Istripuen Prebentzioaren Astea ospatuko dute Bergaran. Gipuzkoako DYAk antolatutako ekimena izango da. "40 urte larrialdiez arduratzeak zerbait erakutsi badigu zera da, prebentzioa dela gako nagusiena istripuak gutxitzeko eta gaixotasunen agertzea saihesteko". 

Hizaldiak eta tailerrak antolatu dituzte, eta horietan parte hartzeko ez da ezer ordaindu beharko, doakoak izango dira eta. Guztiak 19:00etan hasiko dira, DYAk Martoko kalean duen ordezkaritzan. 

Astea ekintza bete zaku

Ohiko larrialdiak eta egoera horietan izan beharreko jokabideei buruzko berbaldia eskainiko dute gaur, astelehena Bihar, berriz, hesgailuen oinarrizko tailer bat egingo dute, "eskuak, sorbaldak zein belaunak nola lotu azalduz, esate baterako".

Eguaztenean, ostera, etxeko istripuen txanda izango da, DYAko lagunek erredurak, intoxikazioak zein erorketak ardatz hartuko dituzte.

Hurrengo egunean bihotz-biriken suspertzea nola egin irakatsiko duen tailerra eskainiko dute. Eta asteari amaiera emateko, Zure bihotza zaintzea berbaldia eskainiko dute.

Eguaztenean Magazinean

Eguazten honetan Goienako Magazineko Osasun tartean gai honetaz egingo dute berba, 20:15ean hasita, DYAko boluntario batekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak