Datorren astean, oraingo liderra, Beti Gazte hartuko dute bergararrek. Etxean jokatzeak abantaila emango dien itxaropenarekin irtengo dira.
Ez zuten aurkari erraza bergararrek, etxetik kanpo jokatzen zuten gainera, eta azkenean 2 eta 0 galdu zuten Berioren aurka. Taldekideek onartu dute Beriokoak hasieratik gehiago izan zirela eta partidua menderatu zutela. Beraz, esku-hutsik bueltatu dira mahoneroak. Horrenbestez, taularen erdialdean dago Bergara, beste sei talderekin berdinduta.
Datorren astean, oraingo liderra, Beti Gazte hartuko dute bergararrek. Etxean jokatzeak abantaila emango dien itxaropenarekin irtengo dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.