Herritarrak eta antolatzaileak gustura 'Kultura kalean' egitasmoarekin

Eskola zein tailerretan kultura taldeek egiten duten lana bertatik bertara ikusteko aukera paregabea izan zen zapoatu goizean, Bergaran, Udalak eta herriko askotariko kultura elkarteek elkarlanean egindako Kultura Kalean egitasmoan.

Ekitaldira hurbildutako herritar kopurua eta parte hartu duten taldeen iritzi onak jasota, Udaleko arduradunak gustura ziren lehenengo edizioak izan duen erantzunarekin eta berretsi egin du aurkezpenean azaldutako asmoarekin, hau da, izan diren akatsetatik ikasi eta ekimena errepikatzeko asmoa.

Leire Iruin, kultura zinegotziak, Udalaren izenean, eskertu gura izan du, bada, kultura taldeek egindako lana eta esperimentura hurbildu diren herritarak.

Erdiguneko zortzi gunetan, musikariak, erraldoiak, dantzariak, argazkilariak, margolariak eta abeslariak ikusi ditugu herritar askoren begien aurrean lanean. Ikusteaz gainera, izan da probatzeko aukera ere, besteak beste, egitarauan batutako tailer eta erakustaldietan.

Kaleko guneez gainera, zeramika eta tailaginen tailerretan sartzeko aukera izan dugu; horietan ere, egiten duten lana, bertatik bertara ikusteko helburuarekin. Asteleheneko Goiena paperean dituzue egitasmoaren gaineko erreportaje grafiko zabala eta baita protagonisten eta parte hartzaileen iritziak ere.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.