Gipuzkoako Txapelketako bi partidu jokatuko dituzte gaur, egubakoitza

Arantzazu Ezkibel Galdos 2013ko irailaren 20a

Gaur, egubakoitza, bi pilota partidu jokatuko dituzte etxeko pilotariek Udal Pilotalekuan. Gipuzkoako Txapelketako partiduak izango dira. 19:30ean, bigarren mailako kadeteak: Antigua eta Bergara  lehiatuko dira. Ondoren, lehenengo mailako nagusiak: Aurrera-Saiaz 1  eta Bergara.

Entrenamenduak

Pilotarien entrenamenduak, mailaka:

  • Benjaminak eta aurre benjaminak: egubakoitzetan, 17:00etatik 19:00etara.
  • Alebinak: eguenetan, 18:00etatik 20:00etara.
  • Infantilak: astelehenetan 18:00etatik 19:00etara, eta eguenetan 20:00etatik 21:00etara.
  • Kadete, gazte eta nagusiak: astelehenetan 18:00etatik 19:00etara lan fisikoa, eta 19:00etatik 20:00etara pilota; eguaztenetan 18:00etatik 22:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak