Helduendako antzerki ikastaroa antolatu du Jardunek

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko ira. 19a, 18:58

Eskolak urriaren 2an hasiko dira eta dagoeneko izenematea zabalik dago.

Jardun euskara elkarteak helduendako antzerki ikastaroa antolatu du. Urrian hasi eta ekainera arte izango dira eskolak, Zurrumurru antzerki taldeko kideen eskutik. Eskolak eguaztenetan izango dira, 19:30etik 20:30era, eta taldea osatuz gero, urriaren 2an hasiko dira.

Izenematea dagoeneko zabalik dago Jardun elkarteak kultura etxean duen bulegoan, jardun@topagunea.net helbidean zein 943 76 36 61 zenbakian. Ikastaroaren prezioa 12 euro dira hilean, 10 euro Jarduneko bazkide izanez gero.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak