San Juan auzoan azoka egingo dute domekan

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko ira. 17a, 19:12

Auzoko baserrietako produktuak erakutsiko dituzte ermita ondoko plazatxoan. Dastaketa ere egingo dute, iaz bezala

Datorren domekan, hilaren 21ean, San Juan auzkoko 3. ortu lehiaketan parte hartu zuten ortuetako produktuak ikusteko aukera egongo da. 11:30etan zabalduko dute azoka, ermita ondoko plazatxoan, Obieta eta San Juan erreka elkarteek eta Tartufo jatetxeak antolatuta.Azokarekin batera, 3. ortu lehiketako argazkiak ere egongo dira ikusgai.

Bestalde, dastatzea ere egongo da. Hain zuzen, auzoko ortuetako produktuak dastatzeko aukera egongo da 12:30etik aurrera. Plater konbinatua eta edatekoa 6 eurotan erosi ahal izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak