Leticia Gaspar irabazle, San Martinetako margo lehiaketan

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko ira. 15a, 21:08

24 lagunek hartu dute parte gaur goizean jokatu den aire libreko margo lehiaketan. Bergarako margolari onenaren saria Mari Paz Alustizak eroan du.

Ageriko 39. margo lehiaketa da gaur goizean jokatutakoa eta ohi bezala Beart elkarteak antolatu du, Udalaren laguntzarekin. Klasiko bat da San Martin jaien barruan eta urtero bezala, margolariz jantzi ditu herriko kaleak. Izan ere, horixe da lehiaketaren gaia: Bergara zentzurik zabalenean.

24 lagunek hartu dute parte gaurko lehiaketan, eta Jaione Isazelaia alkatearen esanetan, epaimahaiko kideek zaila izan dute erabakia, puntuaketa oso parekoa izan da-eta

Lehen saria, 1.000 euro, Plentziako Leticia Gasparrek jaso du eta bigarrena, Jose Miguel Arranzek –410 euro–. Bergarako margo onenaren saria Mari Paz Alustizak jaso du –210 euro– eta bigarrena, berriz, Juan Gonzalez Cuestarentzat izan da –180 euro.

Epaimahaiak erabakia hartu bitartean luncha izan da eta sari-ematea udaletxeko ganbaran egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak