Bergaran kalegiroa nagusi

Imanol Gallego 2013ko ira. 15a, 13:32

Siesta garaia bukatu bezain laster, jendeak kaleak bete zituen berriro. Erraldoi, killiki eta buruhandien erritmoari jarrai, San Martin plaza ume nahiz familiez bete zen.

Bonba japoniarrek eztandak apurtu zuen siesta amaierako isiltasuna. Ordurako etxeko txikiek plaza betetzen zuten eta bonben oparien zain zeuden. Ke artean, batera eta bestera opariak hartzeko korrika ibili ostean, buruhandi, erraldoi eta kilikien txanda iritsi zen.

Hauek emanaldia plazan bertan hasi zuten, eta erraldoiek dantza egiten zuten bitartean, buruhandiek gaztetxoak zirikatzen zituzten. Gaitero eta txistularien laguntzarekin herriko konpartsak Bergarako erdigunea zeharkatu zuen txoko guztiak alaituz.

Larrain dantzan jende gutxi

Arrasateko gaiteroak eta A.M band-a gogotik saiatu arren, ez zituen dantzari gehiegi erakarri. Larrain dantzak aurrera egin ahala, zenbait bikote batu ziren eta azkenean bost bat bikotek egin zuten dantza. "Hitzordu berria izan da eta akaso horregatik jendea ez da animatu" zioen musikari batek. Hala ere dantzariek gogotik disfrutatu zuten. Jendea dantza egitera animatu ez arren, plazan zeudenak, musika banda txalo zaparrada handi batekin agurtu zituen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak