Ludoteka kalera aterako dute hilaren 17tik 20ra

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko ira. 14a, 14:00

Munibe plazan jarriko dute, neska-mutiko zein gurasoek bertatik bertara ikusteko aukera izan dezaten. Jolasak eta tailerrak egingo dituzte 17:00etatik 19:00etara.

Datorren astean barrena, kalera aterako dute Agorrosingo ludoteka. Hilaren 17tik 20ra bitartean Munibe plazan egongo dira Jarduneko begiraleak ludotekarekin, 17:00etatik 19:00etara, bertan eskaintzen dituzten zerbitzuak ezagutzera emateko asmoarekin.

Jolasak eta tailerrak egongo dira

Lau egun horietan askotariko ekintzak egingo dituzte: hilaren 17an, kareta eta antifazen tailerra; hilaren 18an, hainbat jolas; hilaren 19an, txapa tailerra eta jolasak; eta hilaren 20an, berriz, aurpegia margotzeko aukera izango dute bertaratzen diren ume guztiek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak