Dantza solte txapelketarekin hasi dituzte San Martin jaiak Bergaran

Imanol Gallego 2013ko ira. 14a, 04:56

29. txapelketa izan den honetan ez da Bergarako bikoterik egon, hala ere, udal pilotalekuan jende dezente batu da. Bederatzi bikote lehiatu dira, eta sari nagusia Jon Ibarguren eta Idoia Besada Azpeitia eta Pasaiako bikoteak lortu du.

Erritmo onarekin hasi dituzte Bergararrek San Martin jaiak, askorentzat urteko jai hoberenak. "Pazkoetan kanpoko jende gehiegi etortzen da, hauek aldiz, herritarron jaiak dira", dio bergarrar batek. Udal pilotalekuko harmailetan gehienak herrikoak ziren arren, kanpoko jendea ere gerturatu da dantza ikuskizunaz gozatzera.

9 bikote

Moises Aspiazu dantza txapelketa lehen mailako lehiaketa da, eta Gipuzkoatik ez ezik, partaide batzuk Bizkaitik ere etorri dira. Taula gainera igo aurretik, beroketa ariketak egiten zituzten bitartean, guztiak nahiko urduri zeudela aitortu digute. 

Minutu gutxi batzuen atzerapenarekin hasi dute lehiaketa, eta bikote guztiek ederto dantza egin arren, irabazleak Azpeitia eta Pasaiatik etorritako Jon Ibarguren eta Idoia Besada izan dira, sari potoloa eskuratzeaz gain, jantzi apainenaren garaikurra ere lortu dute. Bigarren saria Lander Campos eta Haizea Hormaetxea bizkaitarrek jaso dute, eta hirugarrena aldiz Asier Ibarguren eta Garazi Gurrutxaga azpeitiarrentzako izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak